IKASKETA EMAITZAK:
1. Fabrikatu beharreko pieza kopurua eta, entrega-epeen arabera, piezak egiteko epea identifikatu ditu.
2. Produkzio sorten tamaina zehaztu du.
3. Lan-esparruko ekipo eta instalazio bakoitzerako beharrezko mantentze mota identifikatu du.
4. Giza baliabideen profila eta eskuragarri dauden materialak kontuan izanda banatu ditu zereginak.
5. Produkzioa programatu eta kontrolatzeko beharrezko dokumentuak identifikatu ditu.
6. Produkzioa antolatu eta kontrolatzen laguntzeko informatika-programak erabili ditu.
7. Produkzioa kontrolatzeko, fabrikazio-prozesurako eredu egokiena identifikatu du.
8. Produkzioa gainbegiratu eta kontrolatzeko estrategiak deskribatu ditu.
9. Sortzen diren arazoen aurrean, eta prozesua hobetzeko elementu gisa ere, soluzio teknikoak ikertzeko interesa erakutsi du.