Modulu hau egindakoan ondokoak egiteko gai izango zara:

1. Informazioa segurtasunez tratatzeko jarraibideak eta jardunbideak hartuko dituzu, eta informatika-sistema baten ahulguneak ezagutuko dituzu, baita sistema segurtatzeko beharra ezagutu ere.

2. Segurtasun aktiboko mekanismoak ezarriko dituzu, eta kontraneurriak hautatu eta exekutatuko dituzu sistemaren kontrako mehatxu edo erasoen aurrean.

3. Informatika-sistema batean urrunetik sartzeko teknika seguruak ezarriko dituzu, eta segurtasun-plana interpretatu eta aplikatuko dituzu.

4. Informatika-sistema segurtatzeko suebakiak ezarriko dituzu, horien prestazioak aztertuko dituzu eta barneko sarerako trafikoa kontrolatuko dituzu.

5. Proxy zerbitzariak ezarriko dituzu, eta zerbitzuaren funtzionamendu segurua bermatuko duten konfigurazio-irizpideak aplikatuko dituzu.

6. Erabilgarritasun handiko konponbideak ezarriko dituzu, birtualizazio-teknikak erabiliko dituzu eta proba-inguruneak konfiguratuko dituzu.

7. Datuen segurtasunari eta babesari buruzko legeria eta araudia ezagutuko dituzu eta bere garrantzia baloratuko duzu.